flickr 32  facebook 32   youtube 32   google plus

camping-zumaia

Euskal Kostaldeko Geoparkearen kanpinaz gozatzera etor zaitez

Abenduko zubirako gure proposamena

Gure ideiak zuretzako...

 

Urtero bezala, ari da gerturatzen abenduko zubia eta horregatik, Zumaia eta inguruan bisitatu ditzakezun tokiak zuri eskuragarri jartzea gustatzen zaigu. Aurtengo zubia asteazkenetik igandera egokitzen da, abenduak 6tik 10era eta egun aproposak izaten dira aisialdirako, bidaiatzeko, toki ezberdinak bisitatzeko bai bikotekidearekin, familiarekin edota lagunekin, beti ere egunerokotasunarekin apurtzeko aitzakiarekin.

Horregatik, hemen uzten dizkizugu egun horietan hemen inguruan egin daitezkeen gauza interesgarri batzuk; gastronomia, kirola, kultura, aisialdia, festak, turismo aktiboa, musika pixkat, erakusketak eta etxeko txikienekin egiteko planak. Ondoren, erabakia zurea da.

#Geoparkea:

Euskal Kostaldeko Geoparkea-k ezkutatzen dituen pasaiak hobeto ezagutzeko eta batik bat, marearteko zabalgunea ikusteko, beharrezkoa da itsasaldiak kontutan hartzea. Beraz, honekin batera bidaltzen dizuegu mareen taula. Oraindik ez baduzu Geoparkea ezagutzen, mareak kontutan hartzea beharrezkoa da paisai honen magiaz %100 gozatzeko, eta bisitatu baduzu baina mareak ez bazenituen kontutan hartu orain duzu aukera paregabea bertara gerturatzeko. Abenduko lehen hamabostaldiko datuak bilatu dizkizugu, izan ere, zubiaren aurreko asteburuan "marea biziak" izeneko fenomenoa ematen da non ilargiaren eraginez, itsasbehera eta itsasgoren mailak ohiz  baino gehiago igotzen diren. Horregatik, itsasbeherarekin bisitatzeko Geoparkeko toki ederrenak Algorriko hondartza eta Sakoneta dira.

Mareas Zumaia visita al Geoparkea

#Getaria:

Musika gustuko baduzu eta oraindik ez baduzu Cristobal Balenciaga diseinatzailearen museoa ezagutzen, abenduaren 8an baduzu aukera. Iñigo Serrulla kantautore gaztearen kontzertua eskaintzen du modaren museoak eta egia da musika eta modak bat egiten dutenean oso fusio atsegina egiten dutela. Kantautore gazteak bere talentua erakusten du konposizio estuenekin eta inspiratzaileekin. Ekitaldi honetarako sarrerak erosi ahal izateko klikatu
hemen eta artista gazte hau entzun ahal izateko Kutxa Kultur Plaza eta SER irratiko jardunaldiko bideoa ikusi dezakezu.

#Zarautz:

Abenduko zubian tradizioa denez, laster iritsiko da herri honetara Erdi Aroko Azokaren edizio berria. Jakin dugunez aurtengo egitarauari azken ukituak ematen ari dira, beraz, oraingoz esan dezakeguna da artisauen postuez gain, kalejirak, musika zuzenean, antzerkia, eta haurrentzat jolasak eta ikuskizunak ere egongo direla. Baita ere nabarmendu behar dugu haurrentzako zuzendutako eremu berezi bat egongo dela. Honen inguruko informazio gehiago nahi baduzu e-mail hau erantzun eta horrela abenduak 1etik aurrerako egitarau osoa birbidaliko dizugu.

actividades en pareja Urola Kosta Zumaia

#Orio:

Jai-giroaz gozatzea gustatzen zaienentzat, gogorarazi oriotarrek euren festa nagusienetako bat ospatzen dutela, San Nikolas- ak hain zuzen ere.
Txupinazoa abenduaren 5ean izango da, egun handiaren bezperan. Baina egun handiaz gain koadrilen eguna eta txikienentzako egunak ere ospatzen dituzte oriotarrek. Nahiz eta oraindik ez dagoen argitaratuta egitaraua, Orioko turismo bulegoaren eskutik jasotzeko zain gaude, beraz, egitarauaz interesatuta bazaude guri jakinarazi eta eskuetan jaso orduko bidaliko dizugu.

#Tolosa:

Denok dakigu batzuetan txuleta bat jaten gozatzeak ez duela preziorik. Gainera, denboraldiko produktu freskoez lagunduta badago, pentsatzearekin bakarrik ahoa txistuz betetzen zaigu. Horregatik gogorarazi nahi dizuegu Txuletaren Festa ospatuko dela Tolosan abenduaren 8tik 10era, Oria ibaiaren ondoan eta bertako parrileroen trebetasuna ikusiz egun honetako protagonista handia prestatzen.

gastronomía chuleta

#Ordizia:

Ordiziako azoka tradizionala asteazkenero nekazaritza-produktuen saltzaile eta erosleen arteko elkarretaratze puntua bilakatzen da, baita komarka honetako ganaduena ere. Zutabe lodiekin estalita dago eta bertan era guztietako postuak aurkitu daitezke: Idiziabal gazta, frutak, barazkiak eta denak freskoak eta lehen kalitatezkoak.

Goierri izeneko eremu honetan, bada esperientzia bakar bat bizitzeko aukera; pasaporte gastronomiko bat atera dezakezu eta horrela gaztari eta sagardoari eskainitako lau museoak deskontuekin bisitatzeko aukera eta zozketa ezberdinetan parte hartu dezakezu. Itxura ona dauka, ezta?

#Durango:

Autopistatik 30 minutura bakarrik dago eta nabarmendu beharra dago ospatuko den 52. Durangoko Azoka, aurten abenduaren 6tik 10era izango dena. Euskaldunen eta   kulturzaleen topaleku izaten da Durango, eta era guztietako publikoarentzat kultur eskaintza zabala egoten da. Hemen uzten dizuegu
webguneko esteka organizatu ahal zaitezen.

#Donosti:

Hiri honek eskaintzen dituen plan aukerak kontuan hartuta, bisita bakoitzeko esperientzia ezberdin bat bizitzen da. Aurtengo gure apustua alternatiba ezberdinak eskaintzeko; Zientziaren Museoa eta Parke Ekogunea.

Eureka! zientzia museoa familian joateko hiriko toki dibertigarrienetako bat da, baina nola ez, Igeldo jolas-parkea bisitatu ondoren. Miramonen kokatzen da museo hau, hiritik ez hain urrun, eta bertan barneratzea haur bat bazina bezala sentitzea da. Museo bat non dena o ia dena ukitzeko, jolasteko, probatzeko eta esperimentatzeko den. Hainbat gela ezberdin ditu, gai ezberdinak dituztenak eta berauetan grabitatea, ikusmena edota giza gorputza tratatzen dira, beste hainbat gauzen artean. Gainera, planetario bat ere badago 3D proiekzio ezberdinekin.

Beste aldetik, zientzia eta esperimentuen ikastaroak ematen dira ordu ezberdinetan eta hauetara joan ahal izateko aurrez eman behar da izena.

Kafetegi bat ere aurki dezakegu eguneko menuarekin eta deskantsurako terraza handi batekin, eguzki izpiez eta eguraldi onarekin gozatzeko.

Museoa lorategi, eraikin gipuzkoarren maketez eta 50 espezie baino gehiagoko zuhaitz ezberdinez inguratuta dago. Han gertu parke bat ere bada haurrek jolastu ahal dezaten.

Haur Parkea haurrentzat sortutako espazio bat da, material naturalekin jolas eta ikas dezaten. Pedagogian adituak diren arkitekto talde batek diseinatuta dago eta ikastaro eta ikuskizunen eskaintza zabala aurkitzen da, izan ere, beraien helburua kalitatezko aisialdia bultzatzea da. 0-12 urte bitarteko haur eta beraien senideentzat zuzendua dago. 327,93 m2 lurzorua du eta 7 metroko altuera. Batzuetan energia-iturri gaietan, baratzak, jasangarritasuna, eskulanak etab.-etan ere sakontzen dira.

Parke honek ere badu bere kafetegia bertaratzen den jendeak erlaxatu eta goza dezan. Edariak, bazkaria edota askariak eskaintzen dituzte baina hori bai, produktu ekologiko eta denboraldiak beti ere. Lur Lan Baserritar Elkarteak eta Fede Pacha sukaldariak emango dute kafetegi hau.

Sarreran denda bat dute bisitariek etxera esperientzia eramateaz gain, objektu jasangarriak, xaboi naturalak edota jolasak ere eraman ditzaten.

Parkea irekita egongo da ostiraletan eta jaiegunen bezperan 16:00tik 20:00ak arte, asteburutan eta jaiegunetan 11:30etatik 20:00ak arte. Prezioari dagokionez 6€ haurrek eta familia ugarientzako deskontuak dituzte.

juegos niños pedagogía donosti

 

 

0
0
0
s2sdefault
+34 943 86 04 75  
+34 626 721 302  whatsapp-camping-zumaia