flickr 32  facebook 32   youtube 32   google plus

camping-zumaia

Euskal Kostaldeko Geoparkearen kanpinaz gozatzera etor zaitez

Urtearen laburpena eta aho-zapore ona uzten dizkigun Kanpinaren pasadizo batzuk

Urtea, zuekin, eta, zuei esker, gogoratuz...

Denboraldia ixtear gaude, urte oso berezia izan da Camping&Bungalow Zumaiarentzat, definitzeko hitz bat bilatu behar bada, uste dugu dudarik gabe hitz hori "bizia" dela. Honek ez du esan nahi biziak pisutsua esan nahi duenik, edo estresagarria, ez, urte hau bizia emozioetan izan da, bizia jardueretan, bizia proiektuetan, baina batik bat bizia zuekin konektatu ahal izan dugulako izan da, bidaiariekin. Beraz, kurtso honen abizena "pozgarria" izango litzateke, pozik zuek beharrak ase ditugulako, pozik pertsona handiak ezagutu ditugulako, pozik proiektuekin eta egindako lanagatik. Beraz, 2017ko urte hau irribarre batekin ixten dugu, zuek gurekin egon zaretenean, egonaldia ahal den atsegina egiten lagundu dugulako.

Urtea Zumaia trending topic izaten hasi genuen, ETBek kanpaiak eman zituztenean San Telmoko ermitatik. Nola ez gara ba harro egongo gure ermita okasiorako arroparekin jantzita, Geoparkearen alderdi politenetako bat erakusten, dudarik gabe inoiz ahaztuko ez zaigun irudia. Denboraldia irekitzen dugu, Txakur krosarekin batera, herrian ospatzen den ekitaldia eta geroz eta jarraitzaile gehiago dituena, zure maskotarekin horrela gozatzeak ez baitu preziorik. Bitartean, data horietan gogoratzen dugu neska eskoziar batzuk non gurekin astebete pasatzeko asmoz etorri ziren, azkenean beraien egonaldia ordea hilabetean bilakatu zen, pakete garrantzi baten zain. Ez zen pakete hau iristen ordea, ahal genuen guztian lagundu genien, garraio enpresaren erreklamazioarekin eta beraiekin txantxetan, esaten genuen gutxiago tardatuko zutela Eskoziara bueltatu, paketea hartu, eta ondoren hona itzultzen gutaz agurtzera. Oso jende ona. Eta beraien agurreko mezuan estimatu daitekeen bezala, gogotsu itxaroten dugu berriro elkar ikusteko.

Recuerdo escocesas camping zumaia

Bitartean guk, Lasturren ibilaldi bat egitera animatzen genizuen, ariketa pixka bat egiteko, errota martxan ikusteko eta talo bat egiten bukatzeko, ondoren berau dastatzeko sagardo eder batekin. Mezua: Egun bat familiarekin gozatzeko, eta familia bat  bihurtu zen guretzat bikote artista bat, Camping&Bungalow Zumaian jarri zutenak basea Gipuzkoa eta Bizkaian zehar bira bat egiteko, gehien maite dutena egiten; kale erdian kantatzea jendearen begiradapean. Egunkari batean eta dena irten ziren, El Diario Vasco-n hain zuzen ere. Gure sorpresarako, goiz batean kantatzera zihoazenean, harreratik pasatu ziren eta "zorionak zuri" abestia kantatu zioten gutako lankide bati eta harrituta gelditu ginen zuten ahots ederrekin. 6 urte baino gehiago daramate batera kantatzen, bat Suediakoa eta bestea Holandakoa. Dudarik gabe fenomeno batzuk, berdin zioten euria egiten bazuen, hotz edo bero zegoen, hor joaten ziren egunero, helmuga inprobisatzen, baita beraien musika batzuetan ere. Hainbeste denbora pasa zuten gurekin, alde egin zutenean negar eta dena egin genuela. Kanpineko ekipoaren partez besarkada handi bat bidaltzen diegu eta elkar ikusteko gogoarekin gelditzen gara.

Clientes Camping Bungalows Zumaia

Bien bitartean, Kanpineko kideen Kluba martxan jarria genuen, baita taldeei bidaiak organizatzeko zerbitzua ere. Oso gustura gaude biengandik jaso dugun erantzunarekin, baina gehiago Kideen Klubetik jaso dugunarekin, kontuan izanda Aste Santutik daramala martxan, 8 hilabete dantzan eta kideen kopurua 40tik gora doa. Guretzat oso erantzun ona da, izan ere, beti abiatzen zara pentsatuz ideia hori ez dela gustatuko, eta guretzat erabat kontrakoa izan da. Beraz, oso sorpresa atsegina izan da guretzat, gure familia handitzeko modu bat bezala ikusten dugulako. Hurrengo urterako gure kideentzat kondizio hobeak, sorpresak eta irabaziak planifikatzen ari gara.

Penaz gelditu ginen gure urteurrenean egin zuen eguraldiagatik. Eskerrak egun hori gurekin pasa zenuten guztioi nahiz eta ezin izan genuen kanpoaldean egiteko antolatu genituen jarduera guztiak egin; puzgailuak, haurrentzako eskalada, merkatua edota guztiontzako paella adibidez. Pena bat izan zen baina nahiz eta eguraldia ez izan lagun, asteburu bikain eta berezi bat ospatzea lortu genuen. Ginga bezala, larunbatari bukaera emateko Itzalak talde bizkaitarrak gozarazi egin ziguten betiko kantuekin, publikoa 80 eta 90 hamarkadetara eramanez.

Camping & Bungalows Zumaiako ekipoak gehien gozatu dugun partea ETBko entretenimenduzko programa batean parte hartu genuenekoa da, "Como Pez en el Agua" izenekoa. Uztailaren amaieran grabatu genuen eta egundoko eguna bizi genuen, eguzkia, beroa, eta egia esan grabazioko ekipoa ere oso atsegina zen. Barre asko egin genuen Gorka Aguinagalderekin, sekulako showman-a da baina pertsona bezala oso gertukoa. Krak bat. Ekipoari agur bat bidaltzeko aprobetxatzen dugu eta ongi etorriak zaretela kanpinera, bai nagusi bezala, langile bezala edo turista moduan.

Gorka Aginagalde en Camping Bungalows Zumaia

Udara amaitzen ari zen, irailaren erdialdea zen, kanpinean eta Zumaian Geoparkea, 8 apellidos vascos filmeko ermita, Itzurun eta Santiago hondartzak eta gure herrian, komarkan edota probintzian beste hainbat toki bisitatu dituzten turisten kopurua jaisten zihoan pixkanaka. Nostalgiaz gogoratzen dugu talde frantses bat, jubilatu batzuk, egundoko jatorrak eta atseginak. Goiz batean pasieran kanpinera bueltan zetozen eta gure pertsonalak ezagutu egin zituen, emakumeetako bat erori egin zen eta hanka okertu zuen, anbulatoriotik bueltan ziren, jaso egin genituen eta kanpinera bueltan ekarri. Beraiek izugarri eskertu gintuen, kontuan izanda anbulatoriora auto-karabanan joanda zaila dutela aparkatzeko. Susto handiena ordea bi egun beranduago eraman genuen, beraietako bat gaizki sentitzen hasi zenean, ziztu bizian irten ginen medikuarengana emateko. Behin egoera egonkortuta, kanpinera itzuli ziren eta hurrengo egunean kanpinetik joan ziren, nahiago baitzuten etxetik gertuago egon. Eta hor amaitu ziren beraien oporrak, 4 edo 5 egun bakarrik zeramatzatela hemen.

Ordunik hona 3 eskutitz idatzi dizkigute eta sorpresa handia izan da ikustea elkarte bateko lagunak direla. Elkarte hau ondare historiko bat errekuperatzen dihardu, garai bateko trenaren linea berreskuratzen hain zuzen ere. Tren hau martxan egon zen 1893 eta 1948 urteen artean. Benetan mirestekoa da egiten ari diren lan hau, trena, lokomotorak, trenbideak, bagoiak, arkutxak... errekuperatzearena. Sekulakoa! Bisitatxo bat egin beharra dugu altxor txiki hori ikustera, "Le Petit Anjou" izenekoa.

Amigos del Petit Anjou y Camping Bungalows Zumaia

Urrian eta azaroan 2016tik lanean genbiltzan proiektuen azken txanpan ikusi gara, eta zuei eskerrak, parte hartzaile izan zarete, zuen zatitxo bat jarriz lagundu diguzue, zentzu gehiago eman diozue gure lanari eta horrela beharko gure helburuak lortu. Hau denak laster ikusiko du argia eta ezin dugu gaudenak baino harroago egon hau dena denok batera lortu dugulako. Oso eskertuta gaude. Badakigu bungalow berrien instalakuntza zela eta, ohikoa den lasaitasuna pixka bat aztoratu egin dugula. Sentitzen dugu gogaitarazi bazaituztegu.

Azkenik, esan beharra dugu urte hau oso berezia izan dela eta ikusten duzuen bezala izan ditugula hainbat bizipen pozgarri eta zuen esker garela. Lan egun gutxi gelditzen zaizkigu denboraldia itxi aurretik eta merezitako deskantsua hartzeko baina lehenik komentatu nahi dizuegu harro eta eskertuta gaudela jaso ditugun mezu eta iruzkin denengatik. Motibazio eta hobetzen joateko arrazoiak dira.

Beste behin eskerrik asko bihotzez. Zorionak eta urte berri on denoi.

Urtarrilaren 19an ikusiko dugu elkar.

Camping & Bungalows Zumaiako ekipoa.

0
0
0
s2sdefault