flickr 32  facebook 32   youtube 32   google plus

camping-zumaia

Euskal Kostaldeko Geoparkearen kanpinaz gozatzera etor zaitez

Zumaia Kanpina, Bungalow eta partzelak, karabana, autokarabana eta kanpin dendak

Bungalow erreserba / alokairua

Baldintzak:

  • Uztaila eta abuztuan gutxieneko egonaldia zazpi gauekoa izango da: ostiraletik ostiralera edota igandetik igandera
  • Beste hilabeteetan gutxieneko egonaldia bi gauekoa izango da
  • Gau bateko erreserbak, leku librearen arabera (telefonoz kontsultatu
  • Sarrera ordua arratsaldeko 16:00etan da eta irteera ordua 12:00etan. Erabilgarritasun egoeraren arabera irteera 20:00rak arte atzera daiteke gehigarri bat ordainduta
  • Maindireak eta toallak jartzen dira
  • Bungalow barruan ez dira zakurrak onartzen
  • Irteeran bungalowa jasota eta garbituta utzi behar da. Aukerako garbitasun zerbitzua kontratatu ahal izango da egonaldiaren amaieran 50€ ordainduta
  • Bungalow barruan erretzea debekatuta dago

Partzela erreserba / alokairua

Baldintzak:

  • Uztaila eta abuztuan gutxieneko egonaldia 5 gauekoa izango da
  • Beste hilabeteetan gutxieneko egonaldia bi gauekoa izango da
  • Irteera ordua 12:00etan da. Erabilgarritasun egoeraren arabera irteera 20:00rak arte atzera daiteke gehigarri bat onartuta
  • Zakurrak beti lotuta joan behar dute

Kanpineko erreserba/alokairu baldintza orokorrak

  • Erreserba konfirmatzeko egonaldi osoaren kostuaren %40ko aurrerapena ordaindu behar da, aurre-erreserba egin eta zazpi egun igaro aurretik
  • Erreserba bat bertan behera uzteko bezeroak idatziz komunikatu beharko dio beti kanpinari, banketxearen datuekin dagokion diru-itzulera bideratzeko. Erreserba ezeztatzeagatik ondorengo kopuruak atxikiko dira kalte-ordain gisa:
    □ Bidalitako kopuruaren %5, ostatua okupatzeko finkatutako data baino 30 egunetik gorako aurrerapenarekin ezeztatzen bada erreserba
    □ %40, ezeztapena 15-30 eguneko aurrerapenarekin egiten bada
    □ %60, ezeztapena 7-15 eguneko aurrerapenarekin egiten bada
    □ %100, ezeztapena 7 egun edo gutxiagoko aurrerapenarekin egiten bada
  • Erabiltzaileak osorik ordaindu beharko du hitzartutako/erreserbatutako egonaldia. Erreserbatutako egun batzuetan ez bada bungalowa erabiltzen, edozein motibogatik, egun horiek ez dira deskontatuko.
  • Bezeroak ardura hartzen du kanpineko instalazioak eta bungalowetako tresna eta elementu guztiak egoki erabiltzeko.
  • Sartzerakoan, 100 euro ordainduko dira, dirutan, fidantza gisa, bungalowean izan daitezkeen kalteengatik edo egin beharreko aparteko garbiketengatik. Diru hori azken egunean itzuliko zaio bezeroari, behin bungalowa egoera onean dagoela egiaztatu ondoren.

Kanpin mundu honetan berria baldin bazara edo gure kanpineko zerbitzuei buruz zalantzarik izan ezkero lasai jarri gurekin kontaktuan. Zumaia kanpinetik zure galdera guztiak erantzuten saiatuko gara.

+34 943 86 04 75  
+34 626 721 302  whatsapp-camping-zumaia