Erreserba egin

Baldintza Orokorrak

Zure intereserako datuak

  • 18 URTETIK BEHERAKO PERTSONA OROK GURASO EDO TUTORE LEGALEKIN ETORRI BEHARKO DU.
  • EZ DIRA 5 HELDU EDO GEHIAGOKO TALDEAK ONARTUKO (BIKOTEAK ETA ZUZENEKO SENIDEAK SALBUESPEN)
  • EZ DA ITZULKETA/BEHERAPENIK EGINGO EGURALDI-KONTUAK, BERANDU IRISTEAK EDOTA IRTEERA GOIZTIARRAK DIRELA-ETA.

 

BUNGALOWAK

 

  • Uztaila eta Abuztuan gutxieneko egonaldia 7 gauekoa da: asteartetik asteartera, ostiraletik ostiralera edo igandetik igandera.
  • Gainontzeko denboraldietan gutxieneko egonaldia 2 gauekoa da.
  • Sarrera ordua arratsaldeko 16:00etan da eta irteera ordua 12:00etan. Erabilgarritasun egoeraren arabera, irteera arratsaldeko 19:00ak arte atzeratu daiteke gehigarri bat ordainduta.
  • Maindireak eta eskuoihalak jartzen dira.
  • Bungalow barruan ez dira zakurrak onartzen.
  • Irteeran bungalowa jasota eta garbituta utzi behar da. Aukerako garbitasun zerbitzua kontratatu ahal izango da egonaldiaren amaieran 50€ ordainduta.
  • Debekatuta dago bungalow barruan erretzea.
  • Bezeroa kanpineko instalazioen erabilera onaren arduradun egiten da, baita bungalowetan erabilgarri jartzen zaizkion elementu eta tresneriarena ere.
  • Sarreran 100€ ko aurrebaimena egingo da banku txartel batean gordailu gisa, gertatu daitezkeen kalteak babesteko edota bungalowean garbiketa egin beharko balitzateke. Irteera egunean aurrebaimen hori bertan behera geratuko da.

 

PARTZELAK

 

  • Uztaila eta abuztuan gutxieneko egonaldia 5 gauekoa da.
  • Gainontzeko denboraldietan gutxieneko egonaldia 2 gauekoa da.
  • Irteera ordua 12:00etan da. Erabilgarritasun egoeraren arabera, irteera arratsaldeko 19:00ak arte atzeratu daiteke gehigarri bat ordainduta.
  • Kanpinaren barruan zakurrak beti lotuta joan behar dute,
  • Erreserba konfirmatzeko beharrezkoa da egonaldi osoaren %40a aurrerapen gisa ordaintzea, aurre-erreserbatik hasita 7 eguneko epearen barruan.

ERRESERBAREN BALDINTZA OROKORRAK

Honako Erreserbaren Baldintza Orokorrak (hemendik aurrera Baldintza Orokorrak) CAMPING & BUNGALOWS ZUMAIA S.L eta bezero edo erabiltzailearen artean sortzen den merkataritza-erlazioa arautuko dute CAMPING & BUNGALOWS ZUMAIA S.L-k bere www.campingzumaia.com webgunean erabilgarri jarritako formularioetan zehar egindako kontratazioagatik.

 

CAMPING & BUNGALOWS ZUMAIA S.L-ko webgunetik egindako erreserbak baldintza hauetako eta baita CAMPING & BUNGALOWS ZUMAIA S.L-ko orrialdeek erabiltzailearen nabigaziorako ezarritako erabilera-baldintzetako berariazko onarpena ekarriko du orrialde hauetako bezero edo erabiltzailearengandik.

 

Baldintza hauek aplikagarriak izango dira, kasu bakoitzean aplikatzekoak diren gaiari buruzko lege-arauak aplikatzeari kalterik egin gabe.

 

Kontratazioko Baldintza Orokorrek CAMPING & BUNGALOWS ZUMAIA S.L eta bezero edo erabiltzailearen arteko urrutiko salmenta erlazioa arautzen dute legezko hitzarmenen arabera, bereziki 7/1998 Legea, apirilaren 13koa, Kontratazioaren Baldintza Orokorren gainean, 3/2014 Legea, martxoaren 7koa, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren inguruan eraberritutako testua aldatzen duena, Karaktere Pertsonaleko Datu Babesketa kontuetan indarrean dagoen araudia, 7/1996 Legea, Merkatari Txikizkarien Antolamenduaren urtarrilaren 15ekoa, eta uztailaren 11ko 34/2002 Legea, Informazio-Gizartea eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuena.

 

CAMPING & BUNGALOWS ZUMAIA SL.-k beharrezkoak diren aldaketak egiteko eskubidea gordetzen du, aurrez abisatu gabe, Baldintza Orokorretan. Aipatutako aldaketa horiek webgunetik zehar edo beste eskubidea duen beste edozein modu onargarrien bitartez egin ahalko dira eta hauek betetzea derrigorrezkoa izango da webgunean argitaratuta dauden bitartean eta baliozkotasunez ondorengoek aldatu arte. Hala ere, CAMPING & BUNGALOWS ZUMAIA SL.k, kasu zehatz batzuk egokitzeko eskubidea gordetzen du, hainbat Kontratazioko Baldintza Partikular oraingo Baldintza Orokorretarako lehentasunarekin beti ere egoki ikusten duenean, denborarekin esanda eta modu egokiekin.

 

Erreserbaren aurreko informazioa

 

CAMPING & BUNGALOWS ZUMAIA SL.k informatzen du bere webgunetako erreserbaren prozedura zehaztuta datorrela dagokion atalean erreserbaren formalizaziorako.

 

Halaber, CAMPING & BUNGALOWS ZUMAIA SL.k informatzen du erabiltzaileak eduki dezakeela webgune berean dagoen erabilera-baldintzetarako sarbidea.

 

CAMPING & BUNGALOWS ZUMAIA SL.ren webgunetik erreserba egitean, erabiltzaileak edo bezeroak espresuki aitortzen du erabilera-baldintzak eta Baldintza Orokor horiek ezagutu, ulertu eta onartzen dituela. Era berean erabiltzaileak aitortzen du adindua dela eta beharrezko kapazitate juridikoa duela CAMPING & BUNGALOWS ZUMAIA SL.ren webgunetako sarbiderako eta berauen bidezko kontrataziorako. Erabiltzailea arduradun egiten da bezero bezala erregistratzean lortutako identitatea eta pasahitza konfidentzialki eta erantzukizunez tratatzea, beste inori ezin emanaz.

 

Behin erreserba eginda erabiltzaileak pantailan erreserbaren konfirmazioa ikusi ahalko du, egindako erreserbaren egiaztagiri bezala inprimatu ahalko duelarik. Erreserbaren konfirmazioak eta erreserbaren egiaztagiriak (erabiltzaileak inprimatutakoa) ez dute faktura gisa balioko.

ERRESERBAREN FUNTZIONAMENDUA

Erreserben eskaintza eta prezioen erreferentzia.

 

Indarrean dagoen araudia betez, eta bereziki 34/2002 Legea, informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuena, CAMPING & BUNGALOWS ZUMAIA SL.k bakoitzari dagokion atalean erreserba posible guztien gaineko informazioa, bere ezaugarriak eta prezioak eskaintzen ditu erreserbaren formalizaziorako. Hala ere, CAMPING & BUNGALOWS ZUMAIA SL.k webgunetik bere bezeroei egiten zaizkien eskaintzak erretiratzeko, berriz ipintzeko edo aldatzeko eskubidea gordetzen du, hauen edukiko aldaketa sinplearen bitartez. Modu honetara, CAMPING % BUNGALOWS ZUMAIA SL.ren webgunean momentu bakoitzean eskainitako produktu edota zerbitzuak kasu bakoitzean indarrean dauden Baldintza Orokorrek zuzenduko dituzte. Halaber, enpresak edozein momentutan eta aurrez abisatu gabe aipatutako produktu edota zerbitzuetara sarbidea eskaintzeari uzteko ahalmena izango du.

 

Prezioen argibidea.

 

Eskainitako erreserba posible bakoitzak bere prezioa zehaztuta izango du eta BEZa edo beste edozein zerga erantsita duen ere bai. Pantailan aipatzen diren prezioak izango dira indarrean daudenak, akats tipografikoagatik izan ezik. Lehen adierazitako arrazoiagatik prezioa desberdina denean, CAMPING & BUNGALOWS ZUMAIA SL.k bezeroari posta elektroniko bidez komunikatuko dio erreserba kobratzeari ekin aurretik.

 

Erabilgarritasuna.

 

CAMPING & BUNGALOWS ZUMAIA SL.k bere webgunearen bitartez eskainitako eskaintzen erabilgarritasuna bezeroen eskariaren funtzioan alda daiteke. CAMPING & BUNGALOWS ZUMAIA SL.k bere datu basea aldizka eguneratzen duen arren, bezeroak eskatutako erreserba beteta egon daiteke momentu horretan. Kasu horretan, CAMPING & BUNGALOWS ZUMAIA SL.k posta elektroniko bat igorriko dio bezeroari eskaintzaren erabilgarritasunaren ezinezkotasuna gainean informatuz.

 

Ordaintzeko moduak.

 

CAMPING & BUNGALOWS ZUMAIA SL.k bere webgunean egindako erreserbetan, kreditu-txartel baten datuak eta erreserbaren titularra eskatzen ditu, , erreserbaren eraginkortasuna bermatzeko. Gogorarazten dizugu erreserba egiterakoan establezimenduak ez duela inongo kargurik egiten zure kreditu-txartelean. Txartela berme bezala erabiltzen da soilik. Establezimenduak bezeroaren helduera baino lehen kreditu-txartelaren baliotasuna egiaztatzeko eskubidea gordetzen du. Erreserbari dagokion faktura establezimenduan kitatuko da, bai eskudirutan, kreditu-txartelarekin edo establezimenduak onartzen duen beste edozein modutara.

 

Bezeroak bere zerbitzuren zenbatekoa hurrengo edozein modu aukeratuz ordaindu ahalko du. Erosketa prozesuan bere aukeraketa esan beharko du:

 

1. VISA edo MASTERCARD kreditu-txartela

 

Datu pertsonalak edo bankukoak inplikatuta dituzten operazio guztiak ingurune seguru bat erabiliz egiten dira, segurtasun estandarreko teknologian oinarritutako zerbitzari bat SSL (Secure Sockets Layer). Transmititzen digun informazio guztiak sarean zehar zifratuta bidaiatzen du.

 

Halaber, zure kreditu-txartelaren datuak zuzenean bankuaren orrialdean sartzen dira, TPV-an (Terminal Punto de venta del Banco) eta ez dira ez sartzen eta ezta erregistratzen ere CAMPING & BUNGALOWS ZUMAIA SL.ren zerbitzarietan.

 

VISA edo MASTERCARD txartelarekin ordaintzerakoan honako datu hauek eskatuko dira: txartelaren zenbakia, iraungitze-data, eta zure VISA edo MASTERCARD txartelaren atzealdean azken 3 zifrekin bat egiten duen balioztatze kodigoa, modu honetara transakzioaren segurtasunari buruz berme gehiago eskainiz.

 

Ordaintze modu honek webgunean bakarrik balio du.

 

Erosketaren zenbatekoa iruzur modura edo behar ez bezala kargatu baldin bada ordainketa-txartel baten zenbakia erabiliz, titularrak karguaren berehalako baliogabetzea eskatu ahal izango du. Kasu horretan, hornitzailearen eta titularraren kontuetan dagokion zor eta berrabonuak lehenbailehen egingo dira.

 

Hala ere, titularrak erosketa zuzenki egingo balu eta itzultze-eskaera ez balitzateke atzera egite edo erabakia hartzearen eskubidea erabiltzearen ondorioa izango, eta beraz, behar ez bezala kargu egokiaren baliogabetzea eskatuko balu, CAMPING & BUNGALWS ZUMAIA SL.ren aurrean behartuta geratuko da eragindako kalte-galeren ordaina ematera aipaturiko baliogabetzearen ondorio bezala.

 

Egonaldiaren ezeztapena.

 

Egonaldiaren ezeztapena honako epeetan egin ahalko da:

 

Denboraldi baxu/tarteko/altuan:

 

  • Bidalitako kopuruaren %5, ostatua okupatzeko finkatutako data baino 30 egunetik gorako aurrerapenarekin ezeztatzen bada erreserba.
  • %40, ezeztapena 15-30 eguneko aurrerapenarekin egiten bada
  • %60, ezeztapena 7-15 eguneko aurrerapenarekin egiten bada
  • %100, ezeztapena 7 egun edo gutxiagoko aurrerapenarekin egiten bada

 

Egonaldia bertan behera uzteko bezeroak idatziz komunikatu beharko du eta fax bidez bidali 943 86 04 75 era edo reservas@campingzumaia.com posta elektronikora.

 

Erabiltzaileak erreserbatuta/itunduta dagoen egonaldiaren osotasuna ordaindu behar izango du. Ez da inola ere gozatu ez duzun erreserbako egunen zenbatekoa itzuliko.

 

Zigorra erabiltzaileak erreserbaren momentuan emandako kreditu-txartel zenbakira egingo da.

 

ERRESERBA BALIOGABETZEA EZINBESTEKO KASUENGATIK

 

Ezinbesteko kasuetan eta beti posta elektronikoz bidalitako agiriarekin batera, kanpinak erreserbatutako egonaldiaz indarreko urteko beste data batean gozatzeko aukera eskaintzen du, inolako zigor ekonomikorik ezarri gabe, denboraldiaren araberako prezioa eguneratuz.

 

Bezeroak aukeratutako data berrian egonaldia bertan behera uzten bada, kanpinak ordaindutako zenbatekoaren %100 gordeko du.

 

Bezeroak data aldaketa aukeratzen ez badu eta erreserba bertan behera uztea erabakitzen badu, ordaindutako zenbatekoa itzuliko da kudeaketa-gastuen % 5 kenduta.

 

%5eko kudeaketa gastuak erreserba egiterakoan erabiltzaileak emandako kreditu-txartelaren zenbakian kobratuko dira.

 

Egonaldia bertan behera uzteko bezeroak idatziz komunikatu beharko du eta fax bidez bidali 943 86 04 75 era edo reservas@campingzumaia.com posta elektronikora.

Atzera egitea

103. artikuluak martxoaren 27ko 3/2014 Legean ezarritakoaren arabera, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Zuzenbide Orokorra legearen eraberritutako testua aldatzen duena, zerbitzuen hornikuntzak edo ondareak landuta kontsumitzailearen espezifikazioen arabera edo argi eta garbi pertsonalizatuta, edo bai bere naturagatik, ezin daitezen itzuli edo hondatu ahal izan dezaten edo azkartasunarekin iraungitzea, atzera egitetik salbuetsita daude.

DATU BABESKETA

Indarrean dagoen Datu Pertsonalen Babesaren araudiak ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak Camping & Bungalows Zumaia S.L.ren jabetzapeko fitxategi automatizatu baten parte izango direla. (IFK: B75061721; Basustabidea 16 - 20750 Zumaia, Gipuzkoa). Fitxategiaren helburua da zurekin dugun harremanetik datozen konpromisoei erantzutea. Indarrean dagoen araudia betearaziz, Camping & Bungalows Zumaia S.L.k informatzen zaitu zure datuak aurretik aipatutako aginduak betetzeko behar-beharrezkoa den epealdian bakarrik gordeko direla.

 

Aurkakorik ez bazaigu komunikatzen, zure datuak ez direla aldatu ulertuko dugu, edozein aldaketa guri jakinarazteko konpromisoa hartzen duzula eta zure baimena dugula datu hauek erabiltzeko aipatutako helburuetarako.

 

CAMPING & BUNGALOWS ZUMAIA S.L.k jakinarazten du datuak modu zilegi, leial, egoki, mugatu eta zehatzean tratatuko direla. Horregatik, datu okerrak baldin badira, CAMPING & BUNGALOWS ZUMAIA S.L. zentzuzko neurriak hartzera konprometitzen da datuak horiek ezabatu edo zuzentzeko.

 

Indarrean dagoen araudiak ematen dituen eskubideetan oinarrituta, honako eskubide hauek izango dituzu: izaera pertsonaleko datuak eskuratzeko, zuzentzeko, tratamendu mugatzeko eta aurkaratzeko, baita datu horien tratamendurako emandako baimenari dagokionez ere. Horiek gauzatzeko zure eskaera gorago adierazitako posta-helbidera zuzendu edo info@campingzumaia.com helbide elektronikora.

 

Kontrol-Agintaritza konpetentera joan ahal izango duzu kontuan hartutako kexa aurkezteko.

LEGERIA ETA JURISDIKZIO APLIKAGARRIA

Halaber, CAMPING & BUNGALOWS ZUMAIA SL-k bere webgunearen behar ez bezalako erabileragatik eta edukiengatik edo baldintzak ez betetzeagatik egokitzat hartzen dituen akzio zibil edo penalak aurkezteko ahalmena gordetzen du.

 

Erabiltzailearen eta mailegatzailearen arteko erlazioa Espainiako lurraldean aplikagarria den indarrean dagoen araudiak zuzendua izango da. Edozein eztabaida sortuz gero parteek beraien gatazkak arbitrajearen menpe jarri ahal izango dituzte edo jurisdikzioaren eta konpetentziaren inguruko arauak betearaziz jurisdikzio arruntera joatea. CAMPING & BUNGALOWS ZUMAIA SL.k helbidea GIPUZKOAn du, Espainia.

FAKTURA ELEKTRONIKOAREN KLAUSULA

Indarrean dagoen Datu Pertsonalak Babesteko araudiak ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu eman diguzun helbide elektronikoa CAMPING & BUNGALOWS ZUMAIA S.L.ren jabetzapeko fitxategi batera gehituko dela helburua da zurekin dugun harremanetik datozen konpromisoei erantzuteko helburuarekin. Indarrean dagoen araudiak ematen dituen eskubideetan oinarrituta, honako eskubide hauek izango dituzu: izaera pertsonaleko datuak eskuratzeko, zuzentzeko, tratamendu mugatzeko eta aurkaratzeko, baita datu horien tratamendurako emandako baimenari dagokionez ere beti ere idatzi bat bidaliaz BASUSTABIDEA, 16 - 20750, ZUMAIA (GIPÚZCOA) helbidera.

 

30 eguneko epean ez bazaigu aurkakorik komunikatzen, zure datuak ez direla aldatu ulertuko dugu, edozein aldaketa guri jakinarazteko konpromisoa hartzen duzula eta zure baimena dugula hauek tratatzeko zure fakturazioa tramitatu ahal izateko.

 

Halaber, informatzen zaitugu edonoiz baliogabetu dezakezula faktura elektronikorako utzitako baimena posta elektroniko bat bidaliz info@campingzumaia.com helbidera.

FAKTURA ELEKTRONIKOAREN BAIMENAREN KLAUSULA

Informatzen zaitugu onartutako fakturazio medio honek emandako posta elektronikora fakturaren bidalketa ekarriko duela. CAMPING & BUNGALOWS ZUMAIA SL.k honako fakturak medio honen bitartez emango zaizkizu aurkakoa ez bazaigu esaten. Faktura elektronikoa jasotzeko emandako baimena edozein momentutan baliogabetu ahal izango da posta elektroniko bat bidaliz info@campingzumaia.com helbidera.

  • Instagram
  • Facebook
  • YouTube
  • Google
  • Flickr
Erregistro-zenbakia: PSS00021 | ZUMAIAKO KANPAINA 1. Kategoria Basusta bidea, 16 urte 20750 Zumaia, Gipuzkoa +34 943 86 04 75 info@campingzumaia.com
Logos
Logo Kit Digital